XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agustindarren monastegiak Gipuzkoan

Horien historiara hurbiltzen (1245-1986)

Juan Jose AgirréLazkaoko Biblioteca Zuzendaria. Itzulpen hau, Francisco RODRIGUEZ de CORO-K egindako Monasterios Agustinianos por Euskal-Herria - Aproximación a su historia (1245-1986) - idazlanaren zati bat da: GIPUZKOA-ri dagokiona. Itzultzailea: Juan Jose AGIRRE (Lazkaoko Biblioteka zuzendaria).

AZPEITIA: Azpeitiko kaletatik zehar plaza nagusira irixten garenean gure begiak harriturik geratuko dira udaletxearen eraikin ederraren aurrean eta bere gaineko ezpataina ikusita zentzakizun estrainu bat somatuko, agustindarrak bertatik erauziak izan zireneko hutsunea egiazko sentimendu bihurtu balitz bezala.

1) Komentu honetan hezi eta mundu guztian bizi diren agustindar guztiekin zer ikusirik duten datuetarako, MERINO, M.: Misioneros agustinianos en el Extremo Oriente (1565-1780). Madrid 1954, 518 pp.

Arriskua, ekintza, aurrerapide zaletasuna haizeak nagusi ziren garaiak ziren, nahiz eta gizonari berezkoena zaionaren kaltetan.

Zorabioak hartuta bezala XVIgarren mendeko gizartea, izan ere, barrunbe itxian sartuta urruneko erresumak amesteari emana bizi zen.

Bizibide seguru eta lotiari aurre eginaz, Martin de Rada Iruiñearra, 1553tik aurrera Agustindar, mundu zabalera atera zen Legazpiren espedizioarekin, Nueva Espainiatik Filipinasera.

1564 urtea zen.

Gipuzkoarrak 1571ean Manila Konkistatu zuelarik, Radaren barrenean ekintzarako sugarrak piztu zirela sentitu zuen eta itsas gaietan, matematika eta antropologian eta apostoladutzan informe baliogarrienak prestatu zituen Filipinasetarako, Txinarako eta Borneorako.

2) MERINO, M.: Semblanzas misioneras: fray Martin de Rada, agustino: Missionalia Hispanica, 1 (1944), 167-212.

Giro mugitu honetan, Pedro de Arriaran eta Maria de Arregi bere amak, San Agustin komentua fundatzen dute 1581 urtean, beren errentaz baliatuz, Tolentinoko Nikolasen zaindaritzapean, Bustinzuri auzoko etxe batetan.

Agustindarren historiak jasan zituen gora beherak zirela eta herriko enparantza nagusira aldatu ziren, Agustin Santuaren zaindaritzapean.

Halere, ez zen 1711 urtera arte altxatuko eraikin ederra, gaurregun udaletxe bihurtua.

Lazaro de Landeira y Vega hargin maisuaren eskua nabaria da.

Segurutzat jo dezakegu, giza izaera beti berdina izan delako,...